Lau instalazio fotovoltaiko jarriko dituzte hirian
Ondarreta Aterpetxean, Ulia Aterpetxean, Ibilgailuen Parkean eta Lauhaizetako mintegietan 72 kWko autokontsumoko lau instalazio fotovoltaiko jarriko ditu Donostiako Udalak.
Egitasmoaren helburua da udal eraikinetan energia eraginkortasuna hobetu eta energia berriztagarriak ezartzea. Aurrekontua 101.646 eurokoa da, eta udalak adierazi duenez, 25 urtetan, instalazioek 401.600 euroko itzulkina izatea espero da –energiaren urtereko urteroko igoera %7koa izango dela aintzat hartuta–.