Literaturaren eta feminismoaren lotura izango du ardatz Literaktum jaialdiak
Astelehenean, azaroaren 11n, hasiko da Donostiako Literaktum jaialdia, eta hilaren 24ra arte iraungo du, urteroko legez, literatura beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzeko helburuarekin. Aurten, gainera, literaturaren eta feminismoaren arteko lotura izango du ardatz jaialdiak, eta hainbat emakume idazle egongo dira jaialdian, askotariko gaiak jorratzeko: Elvira Sastre, Maria Sanchez, Espido Freire, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina Rosenvinge, Paula Bonet, Eider Rodriguez, Kattalin Miner, Lucia Baskaran, Luisa Etxenike, Marta Sanz eta Cristina Morales (urrian 2019ko Espainiako Literatura Sari Nazionala jaso duena).
Horretaz gain, beste hainbat gai landuko dituzte jaialdian, hala nola, Europako hizkuntza, kultur eta literatura aniztasuna eta identitatearen nozioa. Bestalde, aurten obra berriak kaleratu dituzte idazleek hitzaldiak emango dituzte; Bernardo Atxagak, Ibon Martinek eta Karmele Jaiok, besteak beste. Aipatzekoa da Ramon Saizarbitoria idazlearen Egunero hasten delako nobela omenduko dutela bere 50. urteurrenean, baita Joxean Artze ere.
Hitzaldiez gain, erakusketa interesgarri batzuk antolatu ditu jaialdiak, hala nola, Aiete Kultur Etxean antolatu dituzten biak; Jane Austen idazlearen bizitzan eta obran oinarrituta bata, eta Rebecca Dautremer ilustratzailearen obran oinarrituta bestea. Bestalde, film proiekzioak, mikro-eztabaidak eta Literaktum Txikia egongo dira, beste hainbat jardueraren artean. Egitarau zabala helbide honetan kontsultatu daiteke, baina jarraian, jaialdiko egitaraua gaika antolatuta:
Literaktumek aurkezten du:
- Azaroak 11, Etxeak eta Hilobiak. Bernardo Atxaga, Ernest Lluch KE, 19:30.
- Azaroak 20, La danza de los tulipanes. Ibon Martín, Tomasene KE, 19.30.
- Azaroak 21, El Fulgor de la Poesia. Adam Zagajewski, San Telmo Museoa, 19.30.
Literatura eta Feminismoa:
- Azaroak 12, Poesia, prosas y mujeres. Elvira Sastre eta Maria Sanchez, Okendo KE,19:30.
- Azaroak 13, Querida Jane, querida Charlotte. Espido Freire, Aiete KE, 19:30.
- Azaroak 13, Aitaren etxea, Karmele Jaio. Elkar Liburu-denda, 19:30.
- Azaroak 14, A mi no me iba a pasar, Laura Freixas eta Mariasun Landa, San Telmo Museoa, 19:30.
- Azaroak 15, Hombres y feminismo, Victor Parkas eta Ivan Repila, Koldo Mitxelena, 19:00.
- Azaroak 19, Tambien escritoras. Christina Rosenvinge eta Paula Bonet, Klub Aretoa, 20:00.
- Azaroak 20, Emakumeen hitzak eta gorputzak. Eider Rodriguez, Kattalin Miner eta Lucia Baskaran, Ernest Lluch KE, 19:30.
- Azaroak 22, Monstruas y centauras. Marta Sanz, Zubieta Liburu-denda, 19:00.
- Azaroak 23, Contra la identidad. Paul B. Preciado eta Cristina Morales, Koldo Mitxelena, 19:00.
Eztabaidak:
- zaroak 16, Mujeres y pensamiento. Arantza Etxeberria, Marisa Hurtado, Belen Altuna & Alejandra Martinez, Miren Camison eta Maider Zilbeti, Kutxa Kultur Plaza, 18:00.
- zaroak 22, Hizkuntzak, literaturak, Europak. Iban Zaldua eta James Robertson, Tabakalera, 19:00.
- zaroak 23, Prosan pentsatu, poesian pentsatu. Angel Erro eta Iñigo Astiz, Kaxilda Liburu-denda, 12:00.
Egunero hasten delako: 50. urteurrrena
- Azaroak 16, Ibilbide literarioa: Saizarbitoriaren Donostia barna. Inazio Mujika, Elkano 7, 11:00.
- Azaroak 18, Egunero hasten delako gaur egundik (DK Irratia). Iratxe Retolaza & Lourdes Oñederra eta Itxaro Borda, Klub Aretoa, 18:00.
- Erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean: Lur, Kultura Herriarentzat.
Beste jarduera batzuk:
- Azaroak 8-9, Nora jarri zintzarria katuari, Bernardo Atxagaren ikastaroa, Ernest Lluch KE.
- Azaroak 15, Artze… Joxan, oroituz. Mixel Ducau, Caroline Philips eta Andoni Salamero, Loiola KE, 19:00.
- Azaroak 15 eta 22 de , La joven Jane Austen y Orgullo y prejuicio. Aiete KE, 18:30.
- Azaroak 18, Bestaldearen bestaldean (DK Irratia). Harkaitz Cano, Maite Larburu eta Ion Olano, Klub Aretoa, 19:00.
- Azaroak 21, La obra de Yannick Bellon, Luisa Etxenike eta Aixa de la Cruzen arteko solasaldia eta y L’amour nu pelikularen proiekzioa. Tabakalera, 19:00.
- Azaroak 22, Solasaldia eta afari literarioa: Charles Dickens. Slawka Grabowska, Convent Garden, 19:00.
- Azaroak 24, Patologías, fármacos y trastornos: cuerpos disidentes que reinventan el mundo. Taller con Paul B. Preciado eta Cristina Morales, Kontadores, 18:00.
- Azaroak 15 eta 22, La joven Jane Austen y Orgullo y prejuicio filmen proiekzioa. Aiete KE, 18:30.
- Azaroak 24, Abre la puerta.Ttantaka teatroa & Teatro del Temple, Lugaritz KE, 19:30.
Erakusketak:
- Jane Austen, piezas de la Casa-Museo Jane Austenen Etxe-Museoen objektuak e Maite Gurrutxagaren ilustrazioak, Aiete KE.
- Princesses, de Rebecca Dautremer, Aiete KE.
Literaktum Txikia:
- Azaroak 13, Ipuinak musikarekin. Sorgina Txirulina. Aiete KE, 18:00.
- Azaroak 16: Areto literario: Adur, Adurl, ez naiz zure beldut. Itzuar zubizarreta eta Aitzuber Alonso, Duque de Mandas aretoa, 11:00.
- Azaroak 16, Azeriarenaren fabula. Titiriteros de Binefar. Aiete KE, 17:30.
- Azaroak 16, Peru eta Otsoa. Didau. Ernest Lluch KE, 17:00.
- Azaroak 17: Pequeño Big Blue. Panicmap, Egia KE, 16:30 + 18:00.
- Azaroak 20, Lau. Salto. Aiete KE, 18:00.
- Azaroak 21: Umeen Giza Eskubideen Egunaren Festa. Asociacion Mestiza, Loiola KE, 17:00.
- Azaroak 21: New Orlansetik Donostia, kontzertu didaktikoa. Iban Gurrutxaga, Susana Cencillo eta Javi Perrez, Aiete KE, 18:00.
- Azaroak 22: Ezberdin bezain eder. Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtado, Loiola KE, 18:00.
- Azaroak 22, Nur pelikularen proiekzioa. Aiete KE, 17:00.
- Azaroak 22, Loops. Engruna Teatre. Lugaritz KE, 18:00.
- Azaroak 16 + 23: Ilustratzaileekin lantegia: Aiete, Altza, Amara, Intxaurrondo eta Martuteneko haurtxokoetan. 17:00.
- Azaroak 24, Gizon zoriontsuaren alkandora. Teatro Paraiso. Larratxo KE, 18:00.
- Ipuinaren ordua: umeen eskubidean landuko dira udal liburutegietan.