Egiako parkeak jasan ditu denboralearen kalte larrienak
Donostiako Udalaren Parke eta Lorategietako Sailak jakinarazi du Egiako parkean lanean jarraitzen dutela, denboralearen kalteak konpontzeko. Hain zuzen, hori da kalte gehien izan dituen parkea. Parkea itxita dago, ingurumeneko langileentzat izan ezik. Bihar ireki ahal izatea aurreikusten dute.
Halaber, hiriko gainerako parkeen berrikuspena egiten ari dira gaur. Aiete parkean zuhaitz handi bat “oso egonkor ez omen dagoela” ikusi dute. Hortaz, Aieteko itxierak egun pare bat gehiago iraungo du, egoera konpondu arte. Zatika irekita egongo da: kultur etxera eta zahar etxera sartzeko, eta parkearen gainerako lekutara sartzeko, berriz, itxita. Bestalde, Pasealeku Berria oinezkoentzat irekita dago dagoeneko eta ibilgailuentzat itxita.