Gabonak Zuretzat programan parte hartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dute
Abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra egingo dute Donostiako Gabonak Zuretzat programa, aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortzeko helburuarekin. Programan haur, nerabe edo gazteentzako jarduera ludiko eta kulturalak antolatu nahi dituzten elkarteentzat diru-laguntza batzuk eskaintzen ditu udaleko Donostia Gazteria sailak, eta eskatzeko epea irekita dago jada, hilaren 25era arte. Donostiako Udalaren webgunean egin daiteke diru-laguntzaren eskaera, eta hor daude, baita ere, laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak.
0-11 urte arteko haurrentzat, 12-17 urte arteko nerabeentzat eta 18-30 urte arteko gazteentzat ondo pasatzeko era berriak ezagutzeko aukera emateko asmoz garatu dute programa, baterako hezkuntzaren eta elkartasunaren moduko baloreak sustatuz.