2020rako turismo tasa bat sortzea adostu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
Donostiako Udalak turismo tasa ezartzeko aukera izan dezake 2020an. Gipuzkoako Batzar Nagusiek atzo aho batez adostu zuten datorren urterako turismo tasa abian jartzea. Horrela, Gipuzkoako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari tasen eraketa garatzeko eskatu diete. Batzar Nagusiek ez dute zehaztu tasaren bidez lorturiko dirua nora bideratuko litzatekeen.
Behin abian jarrita, udalek erabakiko dute tasa hori aplikatu edo ez. Donostiako Udal Gobernuaren jarrera tasa hori ezartzearen aldekoa da.