Donostian alokairua %50 igo da azken hamarkada luzean
Estatuko alokairuen prezioen inguruko txostena plazaratu du Idealista.com atariak. 2007tik –krisia hasi zen garaitik– gaur egunera bitarteko alokairuaren prezioaren bilakaera aztertu dute.

Donostia da igoera izan duen hiriburuetako bat. Zehazki, alokairu garestiena duen hirugarren hiria da, Madril eta Bartzelonaren atzetik. 14,5 euroko prezioa du metro koadroak Donostian. Aldiz, Madrilen eta Bartzelonan 16 eurotik gorakoa da.
Idealista atariak nabarmendu du krisiaren urte gogorrenetan alokairuaren prezioak ez zirela asko jaitsi; soilik %5,7. Ordea, prezioek %29,4ko igoera izan zuten. Horrekin batera, etxebizitza turistikoen kopurua handitu izanak alokairuko etxebizitzen eskaintza murriztu du, eta prezioetan eragina izan du. Merkatuan etxe gutxiago badaude, alokairuen prezioek gora egitea da ohikoena, eta horren kontrolik ez da egiten.
2020ari dagokionez, Idealista atariaren aurreikuspena da alokairuen prezioek behera egitea. Hau diote prezioek goia jo dutelako.