Emakume sobietarren borrokari buruzko hitzaldia egingo dute Kijera gaztetxean
Ostiralean, 18:00etan, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten emakume sobietarren borrokari buruzko hitzaldi bat egingo dute Parte Zaharreko Kijera gaztetxean. Saioan, ‘Gaueko sorginak’ ezizenez ezaguturiko emakume abiatzaileen dibisioari buruz hitz egingo dute.
Marina Raskova koronel sobietarrak sorturiko erregimentuak armada naziaren kanpamentuak gauez bonbardatzea zuen helburu, eta etsaien artean baja ugari eragiteaz gain, haiek egindako lana ezaguna da soldadu naziengan zuen efektu psikologikoagatik.
Ekitaldia gaztetxean egiten ari diren ‘Desjabetuen Memoria’ hitzaldi sortaren parte da.