Realak kamiseta berezi batekin jokatuko ditu hurrengo bi neurketak
Anoeta estadio berrituan oinarrituriko kamiseta berezi bat sortu du Realak. Hain zuzen ere, zelai berrituaren ilustrazio bat du. Kamiseta ligaren araudira egokitu da, eta gizonezkoen lehen taldeak hurrengo bi partidak kamiseta bereziarekin jokatuko ditu.
Leganesen kontrako partidan estreinatuko du kamiseta talde txuri-urdinak. Hilaren 23an ere jantziko du Santiago Bernabeun Real Madrilen aurkakoan.
4.000 kamiseta fabrikatu ditu Realak, eta bihar 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango da taldearen denda ofizialetan –Anoetan eta Elkano kalean–, eta Interneteko dendan. Kamiseta packaging berezi batekin salduko da gizonezkoen eta emakumezkoen neurri ezberdinetan.