Salda badago, eta badugu zer aldatu
Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak izan berri dira eta hausnarketa asko eraman ditut nirekin handik, ikasketa handiak, apunte ugari. Baina bereziki, argi gorriarekin, nire pribilegioei aurrez aurre begiratzeko beharraren larritasuna, jorratu beharreko ezinbesteko bideari ekiten jarraitzeko premia. Eskerrak ematea, batik bat, jardunaldi hauetan, euren hitzaldiekin zuzenean interpelatu nauten kide guztiei.