Apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzak, Donostian eta auzoz auzo
2019an bigarrenez eman ahal izan dute botoa milaka donostiarrek Espainiako hauteskundeetan. Apirilaren 28ko bozak PSOEk irabazi zituen. Aldiz, Donostian EAJk lortu zituen boto gehien. Parte hartzea %75,18koa izan zen, 2016ko hauteskundeetan baino %6,7 gehiago.
Maiatzeko udal hauteskundeetan 148.000 donostiar inguru zeuden deituta parte hartzera. Antzeko kopurua izango da gaur botoa emateko aukera izango duena. Hautesleek esteka honetan ikusi dezakete zen den dagokien sekzioa.
Apirilaren 28ko hauteskundeen emaitzak, Donostian:
1. EAJ (30.922)
2. PSE-EE (23.324)
3. Elkarrekin Podemos (19.802)
4. EH Bildu (16.740)
5. PP (9.263)
6. Cs (5.085)
7. Vox (3.016).
Emaitzak, auzoz auzo:
Aurreko hauteskundeak
Espainiako bozak lau aldiz errepikatu dira azken urtetan. 2015ean alderdiak gobernua osatzeko jarri ez zirenez, 2016an bigarrenez egin ziren. 2015eko hauteskundeetan, bozkatzera deituta zeuden donostiarren %72,47ak eman zuen botoa, eta Podemos-Ahal Dugu alderdia gailendu zen hirian, bozen %25,95arekin (27. 478 boto). EAJ izan zen bigarren indarra bozen %21,62a eskuratuz (22.890 boto), PSE-EE hirugarrena %14,23arekin (15.062 boto), PP alderdiak botoen %13,99a lortu zuen (14.812 boto), eta EH Bilduk bozen %13,67a eskuratu zuen (14.476 boto).
2016ko Espainiako hauteskundeen berritasun nagusia, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Batua (EB-IU) eta Equo alderdiek osatu zuten koalizioa izan zen. Bestalde, PPk gora egin zuen Donostian, PSE-EEk baino boto gehiago eskuratuz, eta parte-hartzea jaitsi egin zen, bozkatzera deituta zeuden donostiarren %68,48ak bozkatu baitzuen. Aipaturiko koalizioa gailendu zen hauteskunde horietan, bozen %28,53arekin (28.354 boto). Hau da, Podemos-Ahal Dugu alderdiak aurreko hauteskundeetan bakarrik aurkeztuta baino 876 boto gehiago lortu zituen koalizioak, nahiz eta 2015ean Ezker Batuak 3.296 boto lortu.
Bestalde, EAJ izan zen Donostiako bigarren alderdia berriz ere, bozen %21,64a eskuratuz (21.512 boto), PP izan zen hurrengo alderdi bozkatuena bozen %15,65arekin (15.555 boto), PSE-EE izan zen laugarrena bozen %15,53 lortuz (15.439 boto), eta EH Bildu gelditu zen bosgarren bozen %12,12arekin (12.044 boto).
2019ko apirilaren 28an egin ziren aurreko Espainiako hauteskundeak. Pedro Sanchez PSOEko hautagaia ez da gai izan gobernua adosteko, eta horregatik, laugarren hauteskundeak iritsi dira.