PSOEk irabazi ditu azaroaren 10eko hauteskundeak
EAJ izan da alderdi bozkatuena Donostian, eta parte hartzeak behera egin du (sei puntu).
Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan 102.068 donostiarrek (%69,22) eman dute botoa. Apirilaren 28ko bozekin alderatuta, jaitsi egin da parte hartzea (sei puntu).
Donostiako emaitzak:
EAJ 30.828
PSE-EE 20.235
EH Bildu 17.515
Unidas Podemos 16.069
PP 10.907
Gipuzkoako emaitzak:
EAJ 2 diputatu (116.125 boto)
EH Bildu 2 diputatu (98.391 boto)
PSE-EE diputatu 1 (68.663 boto)
Unidas Podemos diputatu 1 (56.787 boto)
Hauteskunde egunaren jarraipena
- PSOEk irabazi ditu Espainiako hauteskundeak. Donostian EAJ izan da alderdi bozkatuena. PSE-EE izan da bigarren indarra, EH Bildu hirugarrena, Unidas Podemos laugarrena eta PP bosgarrena.
- PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak zenbaketaren aurreneko datuen arabera. Dena dela, eserleku gutxiago lortuko lituzke. PP izango litzateke bigarren indarra eta Vox hirugarrena. EAJk 7 eserleku (bat gehiago) lortuko lituzke eta EH Bilduk 5 (bat gehiago). Gipuzkoan, zenbaketa aurreratuago doa. EAJk 2 diputatu eskuratuko lituzke, EH Bilduk beste 2, PSE-EEk 1 eta Unidas Podemosek 1. PPk ez luke diputaturik lortuko (aurreko bozetan gertatu gisara).
- GAD3 enpresak EITBrentzat egindako zundaketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke Espainiako hauteskundeak, baina eserleku gutxiagorekin. Hona hemen, eserlekuen banaketa: PSOE 114-119; PP 85-90; Vox 56-59; Unidas Podemos 30-34; Ciudadanos 14-15; ERC 13-14; Mas Pais 3; Junts per Catalunya 6-7; EAJ 6-7; CUP 3-4; EH Bildu 3-4; Coalicion Canaria 1-2; BNG 0-1; Navarra Suma 2; PRC 0-1; eta Teruel Existe 1.
- 18:00etako parte hartze datuak. Arratsaldean ere behera egin du Donostian (% 57,28; -4,39) eta Gipuzkoan (%56,21; -3,84) hauteskundeetako parte hartzeak, apirilaren 28ko hauteskundeekin alderatuta. Espainian, aldiz, gehiago jaitsi da parte-hartzea 18:00etan (3,91 puntu).
- 14:00etako parte hartze datuak. Donostian behera egin du parte hartzeak (% 38,53; -5,17), eta baita Gipuzkoan ere (% 39,91; -2,90). Apirileko bozetan, ordu berean parte-hartzea %42,81ekoa izan zen Gipuzkoan. Espainian, berriz, jaitsiera nabarmenagoa izan da, 3,57 puntukoa. Aurreko hauteskundeetako parte-hartze orokorra %41,49koa izan zen 14:00etan, eta gaur %37,92koa izan da.
- EH Bilduko bozeramaile Reyes Carrerek botoa eman du Intxaurrondon. Gainerako udal taldeetako bozeramaileek ez dute botoaren inguruko informaziorik jarri sare sozialetan.
Reyes Carrerek Intxaurrondon eman du botoa: boto feminista, faxismoaren aurkakoa, demokraziaren eta euskal herritarron eskubideen aldekoa #Baietz pic.twitter.com/kPTIEppvIJ
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) November 10, 2019
- 9:00etan ireki dituzte hiriko hauteslekuak, normaltasunarekin.
Hauteslekuak zabalik daude jada. 20:00ak arte, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak bozkatu ahal izango dituzte donostiarrek
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) November 10, 2019
Antiguako Lugaritz kultur etxetik hamar bat pertsona igaro dira jada, euri zaparradari aurre eginez @irutxulo pic.twitter.com/Pp2jqVUfAv
- Euriak eta Behobia-Donostia lasterketak markaturiko jardunaldia izango da. Eguraldiari dagokionez, euria egun osoan zehar egongo da presente, aldizkako zaparrada indartsuekin. Eta lasterketari dagokionez, berriz, Behobia-Donostiako antolakuntzak dena prest dauka bere ibilbidean zehar desbideratzeak egin eta bozkatzera doan jende jarioa ez oztopatzeko.