Tsunami Demokratikoak Behobiako muga blokeatzeko deialdia egin du
Blokeoa autoetan egingo dute, 18:00tan, Urruñatik eta Oiartzunetik abiatuta. Gipuzkoako herritarrei 17:30ean Garberako gasolindegian elkartzeko deia egin diete.
Tsunami Demokratikoak Jonquerako muga itxi zuen atzo, eta Frantziako eta Espainiako poliziak ez dute oraindik errepidea desblokeatzea lortu. (Argazkia: Tsuunami Democràtic) Astelehenetik Kataluniako Jonquerako muga blokeatzen ari diren ekintzaileekin bat egiteko, Tsunami Demokratikoak Behobiako muga ixteko deia egin die Euskal Herriko herritarrei. Sare sozialen bidez zabalduriko oharrean, asteartean 18:00tan Barraskilo operazioa egingo dutela jakinarazi dute, ordu horretan Urruñatik eta Oiartzunetik abiatuko diren autoekin.
Protestarekin bat egiteko, Donostian deialdi berezia egin dute Gipuzkoako herritarrentzat, eta 17:30ean Garberako gasolindegian elkartuko dira autoekin mugaraino joateko. Hendaiako peajea igaro arte gidatuko dute, 60 kilometro orduko abiaduran, ibilgailuen emergentzia argiak piztuta.
Jarraian, Tsunami Demokratikoak euskaraz zabalduriko oharra:
[EUSK]#OcupemBehobia#TsunamiDemokratikoa#OcupemLaJonquera#LaForçaDeLaGent? pic.twitter.com/RxCLhfZqvF
— Tsunami Democràtic (@tsunami_dem) November 12, 2019


