Blas de Otero plazako kantxa kendu eta Rotetara eramango dute
Atotxan udal artxiboa jartzeko lanak hasiko dituzte laster, eta obra egiteko, plazako kantxa kentzen ari dira. Plaza berrituan ez du lekurik izango.
Udal artxiboa egiteko proiektua aurreko legealdian onartu zen. Ibilgailuen depositoa zegoen tokian jarriko dute. Horretarako, udalak azaldu duenaren arabera, Blas de Otero plazan lanak egin behar dira, sarrerak eta irteerak berrantolatzeko. Horregatik hasi dira kantxa kentzen. Rotetara eramango dute, eta ez da Egiara itzuliko, ezingo dira eta dauden lekuan jarri berriz. Uda arte iraungo dute udal artxiboa egiteko lanek.
Plazako kantxa dela eta, eztabaida piztu zen iaz. Udalak iragarri zuen jolas gunea kenduko zuela, bizilagunen kexengatik. Ordea, auzoko guraso talde batek kantxa bere lekuan mantentzearen aldeko sinadurak bildu zituen, eta auzo elkartea udalarekin bildu ondoren, kantxa mantentzea eta alternatiba bat aztertzea erabaki zen.