Haizea Nuñezen eta Beñat Gaztelumendiren ibilbidea
Bagera elkarteak antolaturiko Bikografiak egitasmoaren bigarren saioan parte hartu dute abokatu zein militante feministak eta bertsolariak.
Urriaren 17an izan zen denboraldiko bigarren ssolasaldia, Egiako Tobacco Days liburu dendan. Haizea Nuñez abokatua eta militante feminista, eta Beñat Gaztelumendi bertsolaria izan ziren gonbidatuak. Moderatzailea, berriz, Lander Arbelaitz kazetaria izan zen.
Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izan zen solasaldiaren abiapuntua. Bakoitzaren alde publiko zein ezagunaz gain, euren bizitzen inguruan aritu ziren. IRUTXULOKO HITZAk saioa bere osotasunean grabatu zuen.
Denboraldiko hirugarrena
Ostegunean, hilak 14, Bikografiak egitasmoaren hirugarren saioa egingo dute, leku berean, Tobacco Days liburu dendan. Alba Menendez Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina eta Joseba Zaldua Realeko jokalaria izango dira gonbidatuak. Gidari lanetaz, aldiz, Nerea Azurmendi kazetaria arduratuko da. 19:00etan hasiko da saioa.