Emakume bat hil da Zurriola ibilbidean ibilgailu batek harrapatuta
Errenteriako 66 urteko emakume bat hil egin da Zurriolako ibilbidean ibilgailu batek harrapatu ostean. Istripua 18:30ean gertatu da, Kursaalaren alboan, emakumea autobus batetik jaitsi denean.
Osasun zerbitzuek istripuaren lekuan artatu dute biktima, baina ezin izan dute bere bizitza salbatu, eta bertan zendu da. Udaltzaingoa istripuaren arrazoiak zeintzuk izan diren ikertzen ari da.