Anoetako lanetan erregistratutako iruzur kasuak salatu ditu ELA sindikatuak
ELA sindikatuko Donostiako Udalari eta Realari exijitu die “berehala esku har dezatela” Anoetako birmoldaketa lanetan gertatutako iruzur eta lan baldintzen urraketetan. Igor San Josek, ELAko Gipuzkoako Eraikuntza arduradunak Gipuzkoako Batzar Nagusietan salatu du udalak eta klubak “erantzukizun zuzena” dutela iruzur horietan, “obraren lizitazioa prezioaren azpitik adjudikatu zutelako”. Azaldu duenez “Realak dirua aurrezteko egin zuten hori, horrek lan-baldintza eta lan-segurtasunean aurreztea ekarriko lukeela jakinda ere”.
Era berean, hainbat datu eman ditu San Josek: ELAk 22 enpresa salatu ditu, 200 langile baino gehiago izan dira Anoetan lanean faltsifikatutako dokumentazioarekin, 250 milioi euro baino gehiagoko santzioak egon dira, 4,5 milioi euro baino gehiago zor zaizkie langileei (2018n ELAk egindako kalkuluen arabera) eta 2019ko abenduan 7 milioi eurokoa ere izan zitekeen zorra.
ELAren arabera, gero eta gehiago dira ELAk salatutako iruzurrak konfirmatzen dituzten Lan Ikuskaritzaren erresoluzioak. Sindikatuak azaldu duenez, ordea, “Realak eta udalak beste alde batera begiratzen jarraitzen dute”. Horregatik, salaketa guzti horiek Fiskaltzaren eskuetan uzteko erabakia hartu du ELAk.