Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin bat egin du Donostiako Udalak
Hilaren 16tik 24ra egingo dute Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea, eta Donostiako Udalak egitasmo horrekin bat egin du. Enrique Ramos ekologia zinegotziak azaldu duenez, Nazio Batuek garapen jasangarriko hamazazpi helburu proposatu dituzte 2030era begira, alferrik galtzen den jana erdira murriztea, besteak beste.
Horren harira, udalak 2018an Donostia, xahuketarik gabe egitasmoa abiarazi zuela gogoratu du Ramosek, jatetxeetako, janari dendetako eta etxeetako hondakinen prebentzioa lantzeko. Hiriko 31 jatetxetan jarri dute kanpainako bereizgarria, eta Jatetxeetarako gida. Nola egin aurre elikagaiak xahutzeari gida argitaratu dute.