Antiguako luiziaren inguruko azalpenak eskatuko dizkio EH Bilduk alkateari
“Hau da ezkutatzen ari diren metro igarobidearen B aldea”, salatu du Garbiñe Alkiza EH Bilduko zinegotziak. Antiguako luiziaren bizilagun kaltetuekin izan da Alkiza, eta elkartasuna adierazi die. Osteguneko udalbatzarrean premiazko agerraldia eskatu du EH Bilduren udal taldeak, Eneko Goiak azaldu dezan, besteak beste, “zergatik ez den mendi magala egonkortu”.
Hain zuzen ere, bizilagunek mendi magalaren egoera txarra salatu izan dute. “Gero eta ur gehiago erortzen ari dela adierazi dute bizilagunek, eta gainera, batzuetan urak beste kolore bat hartzen duela. Honek soilik obrekin zerikusia izan dezake, bistan denez”, adierazi du Alkizak.
‼️@galkiza “Hau da metro pasantetik ezkutzatzen ari diren aldea” https://t.co/214c82xukP pic.twitter.com/QEczQk1UL1
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) November 19, 2019
Udal gobernuko eta ETSko arduradunik ez da jarri harremanetan bizilagunekin, EH Bilduk salatu duenez. “Teknikari batzuk azaldu dira, besterik ez”. Horrez gain, Alkizak dio udala eta ETS iturri ofizialetatik saiatu direla luizia metroaren lanetatik bereizten. “Ikertuko ote duten ere ez dute argitu, eta euriarengatik izan dela zabaltzen ari dira, inongo lotsarik gabe”.