Herri kurduarekin elkartasuna adierazteko egitasmo bat jarri dute abian
Turkiako gobernua Siria iparraldean egiten ari den “inbasioaren” berri eman eta herri kurduari elkartasuna adierazteko helburuarekin sortu dute Donostialdeko herri kurduaren aldeko ekimena. Rojavan bizi den egoeraren berri emateko, eta herri horren borroka eta iraultza zabaltzen jarraitzeko asmoz, hainbat jarduera antolatu dituzte azaroan.
Joan den ostiralean, azaroaren 15ean, Sara filma proiektatu zuten Parte Zaharreko Kijera gaztetxean, eta, gaur, Women defend Rojava hitzaldi ez mistoa egingo dute Emakumeen Etxean, 19:00etan. Hona hemen gainerako egunetarako prestatu duten egitaraua:
- Azaroak 20, asteazkena: Sika Çiya Ye Kurmenc filma, eztabaida eta afari solidarioa Kaxilda liburu dendan, 19:00etan.
- Azaroak 21, osteguna: My Paradise filma eta eztabaida, Ibaetako campuseko Gunean, 13:00etan.
- Azaroak 27, asteazkena: Radio Kobani filma eta eztabaida, Oreretako Mikelazulon, 19:00etan.
- Azaroak 27, asteazkena: Sara filma eta eztabaida, Hernaniko Biteri kultur etxean, 18:00etan.
- Azaroak 30, larunbata: Turkia hiltzaile, Aperri laguntzaile, arma salmentari ez! lelopean, elkarretaratzea. Anoeta estadioan, 17:30ean.
Manifestazioa Durangon
Donostian ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere elkartasun taldeak antolatu dituzte, eta talde horiek manifestaziora deitu dute abenduaren 7rako, Euskal Herria Kurdistanekin bat Rojava aurrera! Berxwedana jiyan e! lelopean. 17:00etan hasiko da, Durangoko Landako gunean.