Mobilizazio eta jarduera ugari, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da datorren astelehenean, azaroaren 25ean, borroka feministaren efemeride bat, hain zuzen. Indarkeria matxisten aurka borrokan ari diren hiriko eragile ugarik mobilizazioak eta jarduerak iragarri dituzte egun horren bueltan, eta protesta nagusia egingo dute egunean bertan. Azaroaren 25ean manifestaziora deitu du Donostiako Asanblada Feministak, eta 19:00etan hasiko da, Alderdi Ederren.
Bestalde, asanblada feministak askotariko jarduerak programatu ditu datozen egunetarako, eta lehenengoa egingo dute gaur. Emakumeen Etxean hitzaldi bat egingo dute, Rojavatik itzuli berri den internazionalista batekin. 19:00etan izango da, eta jarduera ez mistoa izango da.
Hona hemen egitarau osoa:
- Azaroak 19, asteartea: Women defend Rojava hitzaldia. Kurdistandik itzuli berri den internazionalista batekin. 19:00etan Emakumeen Etxean.
- Azaroak 21, osteguna: Iluntze poetikoa, Groseko Asanblada Feministak antolatua. 20:00etan Pandora Tabernan.
- Azaroak 23, larunbata: Kikili salda! tailerra. Durangoko jardunaldi feministetan landutakoen lur hartze kolektiboa eta bermuta. 10:00etan Kijera gaztetxean.
- Azaroak 24, igandea: Dorleta Kortazarren Ezpain gorriak ipuin-sortaren irakurketa eta Donostiako Bilgune Feministaren sare-kideen topaketa-bazkaria. 12:30ean Ilunki kultur elkartean (Amara Berri).
- Azaroak 25, astelehena: Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguneko manifestazioa, Dena esanda dago lelopean. 19:00etan Alderdi Ederren.
- Azaroak 28, osteguna: Emakumeak Bakera eraikitzen. Justizia feminista baterako bideak ehunduz mahai-ingurua, Mugarik Gabek antolatuta. 18:30ean Emakumeen Etxean.
Halaber, Ibaetako EHUko campusean Talde Feminista Autonomoak unibertsitateko programa feminista prestatu du. Hona hemen egitarau osoa: