"Aspalditik susmoa genuen zerbait gertatuko zela"
Antiguako luiziaren kaltetuak Donostiako Udaletxeko udal batzar aretora joan dira protesta egitera. Horietako bat da Marikarmen Astigarraga. Zarautz kalean bizi da, lur-jausia gertatu den inguruan, eta bere lekukotza eman du aretotik kanpo. Izan ere, Eneko Goiak hitz egiteko baimena ukatu dio udalbatzarraren araudia errespetatu behar dela argudiatuta.
EH Bilduren eta Elkarrekin Donostiaren udal taldeek gertaturikoaren azalpenak eskatu dizkiote Eneko Goia alkateari eta udal gobernuari. Ordea, azalpenak ematea baztertu dute EAJk eta PSE-EEk.