Martin Berasategik bi Michelin Izar berri irabazi ditu
Martin Berasategi sukaldari donostiarrak bi Michelin Izar berri jaso zituen atzo, Sevillan (Espainia) egindako sari banaketan. Berasategik Bilbon duen Ola jatetxearengatik eta Lisboan (Portugal) duen Fifty Seconds jatetxearengatik jaso ditu izar berriak, eta lehendik zituen hamar izarretara batu dira. Izan ere, hiru izar zituen donostiarrak Lasarteko Casa Madre jatetxean, beste hiru Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Lasarte jatetxean, bi Tenerifeko (Espainia) Abaman, bat Donostiako Eme Be Garroten eta beste bat Bartzelonako Orian. Era berean, aipatzekoa da Donostiako Arzak eta Akelarre jatetxeek euren hiru Michelin Izarrak mantendu dituztela.