Pasealeku Berria itxiko dute ibilgailuentzat, olatu handiak direla eta
Pasealeku Berria. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxiko dute bihar, hilaren 23an. Olatu handiak direla eta, abisu horia iragarri dute, beraz, pasealekua itxita egongo da 8:00etatik 22:00etara. Hala ere, oinezkoentzat irekita egongo da.


