Alderdi Ederreko noria muntatzen hasi dira
Goizean hasi dira Alderdi Ederreko Gabonetako noria muntatzen, eta larunbatean, hilaren 30ean, inauguratuko dute. Iaz jarri zuten estreinakoz Royal Bavaria Wheel izeneko noria erraldoia Gabonetan, eta antzeko bat jarri zuten udan ere. Joan den urteko Gabonetako noria bera jarriko dute aurten; 50 metroko diametroa izango du eta 3,5 metroko luzera eta 17 metroko zabalera duen oinarria beharko du. 36 kabina izango ditu guztira, eta 216 pertsona hartu ahal izango ditu bidaia bakoitzean. Gainontzeko apaingarriekin batera abiaraziko dute larunbatean, eta bost euroko prezioa izango du bidaia bakoitzeko. Astelehenetan, aldiz, bi euroko prezioa izango dute bidaiek.