Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte
Donostiako hamargarren Beldur Barik lehiaketa egin dute aurten, indarkeria matxista saihesteko helburuarekin. 12 eta 26 urte arteko gazteek hartu dute parte lehiaketan, eta hogeita hiru bideo aurkeztu dituzte guztira. Hiru kategoriatan banatzen ziren gazteak: Lehenengo kategorian 2006an eta 2007an jaiotako gazteek hartu dute parte, bigarrenean 2001 eta 2005 urteen artean jaiotakoek eta hirugarrenean 1993 eta 2000 urteen artean jaioetakoek. Lehenengo kategorian Antigua Luberri Ikastetxeko Pauso txiki asko, handi bat emateko abestia izan da irabazlea, bigarrenean Ekintza Ikastolako Hegan egitean abestia, eta hirugarrenean Maddi Olazagoitiaren, Amaia Rojoren eta Maialen Sorzabalbereren Dena ez da metafora bideoa.
1. Kategoria: Antigua Luberri Ikastetxea; Pauso txiki asko, handi bat emateko.
2. Kategoria: Ekintza Ikastola; Hegan egitean.
3. Kategoria: Maddi Olazagoitia, Amaia Rojo eta Maialen Sorzabalbere; Dena ez da metafora.