Etxegintzaren arreta zerbitzuaren bulegoa lekuz aldatuko dute hilabete bukaeran
Hilaren 28tik aurrera San Martzial kaleko 2. zenbakian egongo da Donostiako Etxegintzaren arreta zerbitzuaren bulegoa. Gaur egun, Viktoria Eugenia antzokiaren eraikinaean dago. Bulego berriak ordutegi bera mantenduko du: 9:00tik 14:00ra, astelehenetik ostiralera, eta arreta telefono zenbakiak ere berdina izaten jarraituko du: 943 481 765.
Udalak jakinarazi duenez, Etxegintzak espazio zabalagoa, erosoagoa eta modernoagoa izango du, herritarrei aurrez aurre informazioa emateko eta izapide guztiak kudeatzeko. Zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko konpromisoaren barruan, Etxegintzak izapidetze elektronikoari ematen dion bultzadarekin jarraituz, bulego berriek multimedia-gune bat dute, herritarrek on line hainbat kudeaketa egin ahal izateko.