Haizeteen ondorioz lana eten ostean, lanera itzuli dira Bretxako baserritarrak
Haizete handiak izan ziren ostiral gauean eta larunbat goizean, eta, horiek, kalte ugari eragin zituzten hirian. Udaltzaingoak eta suhiltzaileek 100 bat aldiz esku hartu behar izan zuten, besteak beste, zuhaitzen eta adarren erorketengatik, gurutzatutako kontainerrengatik, eroritako motorrengatik, aldamioetan izandako eraginengatik, teilatu eta fatxadetatik eroritako elementuengatik, eta jausitako Gabonetako dekoratuengatik.
Bretxako baserritarrek ere pairatu zituzten haizeteen eraginak. Segurtasunagatik postuak itxi behar izan zituzten larunbatean, eta euren lana eten. Goizean goiz postuak ireki zituzten, baina haizea karpan egiten ari zen eragina ikusita, suhiltzaileei deitu zieten. Postuetako salgaiak hustu zituzten, ez hondatzeko, eta soilik apalategiak gelditu ziren karparen barruan. Haizeak karparen olana puskatu zuen hainbat lekutan, eta langile batek azaldutakoaren arabera, karparen euskarri funtzioa betetzen duten zementuzko blokeak ere mugitu zituen.
Gaur, lanera itzuli dira Bretxako baserritarrak, eta euren jarduna egin ahal izan dute normaltasunez.
Hona hemen baserritarrek larunbat goizean grabatutako hainbat bideo: