Palestinako errealitatea islatzeko hainbat kultur ekitaldi egingo dituzte
Donostiako Udalak, Kresala Zineklubak eta Sodepaz elkarteak Palestinari buruzko jardunaldi kulturalak egingo dituzte astean zehar. Azaldu dutenez, egitasmoaren helburuak Palestinari elkartasuna adieraztea eta herrialdearen errealitatea ezagutzera ematea dira.
Palestinarren kultura erabiliko dute leiho gisa, zinema, gastronomia eta herritarren lekukotzak oinarri izango dituzten hiru jardunalditan: “Palestinako kulturaren adierazgarri bat izango da, okupazio israeldarraren menpean bizi duten egoera lazgarriaren aurrean herritarrek egiten duten erresistentziari buruzko informazio eta testigantzekin bateratua”.
Jarraian, jardunaldi bakoitzaren egitaraua:
- Azaroak 26, 19:00etan, Tabakalerako Zinema aretoan: 3000 Layla filmaren emanaldia eta solasaldia Sahar Francis eta Olatz Beobiderekin.
3000 Layla: Palestinako eskola bateko irakasle gazte batek semea erditu du Israelgo espetxe batean, eta hura babesteko, bizirauteko eta itxaropenari eusteko borrokatu da. (Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin)
Solasaldia: Sahar Francis, Addameer elkarteko (Giza Eskubideak eta preso palestinarrak laguntzeko elkartea) abokatua eta zuzendaria eta Olatz Beobide, (H)Emen Elkarteko (Ikus-entzunezkoen emakume profesionalen direktorioa) aktorea eta lehendakaria. (Gaztelaniaz eta ingelesez, itzulpenarekin)
Sarrera irekia lekuak bete arte.
- Azaroak 28, 19:00etan, Tabakalerako Balerdi aretoan: Palestina: Emakume Errefuxiatuak, Identitatea eta Erresistentzia solasaldia.
Palestinako emakumeak 1967tik Israelen okupazio militarraren aurkako erresistentzia fisiko eta emozionalaren adibide dira. Haien lurretan ezarritako apartheid erregimen batek galarazi egiten die zirkulazio askerako, hezkuntzarako, lanerako edo legezko defentsa izateko eskubidea, besteak beste. Hiru emakume palestinarrek hurbilduko gaituzte Palestinako emakume errefuxiatuek pairatzen duten dramara. (Ingelesez, itzulpenarekin)
Sarrera librea lekuak beste arte.
- Azaroak 30, 12:30ean, Ardatza elkartean: Bazkari-solasaldia: Palestinako Zaporeak.
Zer hobe Palestinako kultura eta historia bazkari batekin ezagutzea baino? Salah Jamal jatorri palestinarreko bartzelonarra da, medikua, idazlea eta gastronomiaren zale amorratua. Salahek palestinar bazkaria prestatuko du, Zigor Iturrieta sukaldari eta atletarekin batera.
Bitartean, Palestina herriari eta buruzko kontakizun historikoak, ohiturak eta pasadizo interesgarriak kontatuko dizkigute. (Gaztelaniaz)
Izen-ematea: 943481471 / lankidetza@donostia.eus.
Epea: azaroaren 18 arte.