Durangoko Azokan aurkeztuko dute Kikarakada proiektuko liburua
Diapositivisme Studioko Galder Izagirreren ideia batetik sortutako proiektua da Kikarakada, eta Gaztezulo hedabideko Gaizka Izagirre eta Zaporeak proiektuko Oraitz Garcia batu zitzaizkion. Azaldu dutenez, “txokolatea da munduko edozein haurri falta beharko ez litzaiokeen gozamenerako elikagai unibertsala”, eta, horregatik, “Greziako Lesbos uhartean dauden eta txokolatez zipriztintzeko aukerarik ez duten haur errefuxiatuei hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzea, eta bide batez, txokolate kikarakadak bidaltzea” da proiektuaren helburua. Salbamendu jaken kolore bereko kikara laranjak saltzen ari dira, Durangoko Azokan aurkeztuko duten liburua finantzatzeko. Liburu horrekin lortutako irabazi ekonomikoak Lesbos uharteko haur errefuxiatuen hezkuntzara bideratuko dituzte.
Proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Gaizka Izagirrek, Galder Izagirrek eta Oraitz Garciak, eta kikarak erosteko arrazoiak eman dituzte.