Herrera pasealekuko "trafikoa baretzeko" biribilgune berri bat egingo dute
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Txirrita Bertsolariaren pasealekuaren bidegurutzean semaforoak jarri eta biribilgune bat egiteko proiektua. Proiektuaren arabera, Herrera pasealekuaren eta Txirrita Bertsolariaren pasealekuaren arteko bidegurutzean biribilgune bat eraikiko dute, “trafikoa baretzeko”.
Udalak jakinarazi du partaidetzako aurrekontuen barruan dagoen proiektua dela, eta baieztatu dute gunearen segurtasun hobetuko duela, ibilgailuen abiadura murrizterakoan. “Biribilguneari esker Altza eta Herrera auzoen arteko bide nagusiaren trafiko banaketa hobetuko da”, gaineratu dute. Proiektuak 167.804 euroko aurrekontua du eta bi hilabeteko epean egin beharko dute. “Gunearen trafikoan eraginak txikiagotzeko”, lanak hiru fasetan egingo dituzte.
Lehenengoan, Herrerako Pasealekuan, Txirrita Bertsolariaren pasealekuaren noranzko eskuineko bidean dauden lanak egingo dituzte, baita bertako galtzada erdia ere. Bigarren fasean, Txirrita Bertsolariaren galtzada amaituko dute, Herrera Pasealekuaren bigarren tarteko galtzada erdiarekin batera.
Azkenik, hirugarren fasean, orain espaloia den gainean egongo den biribilgunearen erdia amaituko dute, eta Herrera Pasealekuaren eta biribilgunearen arteko loturak egingo dituzte. Oinezkoentzako gainbideak azkeneko fase egingo dituztela iragarri dute, horien azpian dauden semaforoen kanalizazio bidegurutzeekin batera.