IRUTXULOKO HITZAK marketin arduraduna behar du
IRUTXULOKO HITZAN lan egin nahi duzu? Marketin arduraduna behar dugu. Bere ardura nagusia izango da proiektu komunikatiboaren marketin estrategia definitzea eta kudeatzea, eta jarraipena egitea eta neurtzea. Gainera, tokiko hedabidearen marka sustatuko du, komunitatea landuko du eta HITZAkideen fidelizazioaz arduratuko da. Interesa baduzu bidali curriculuma, abenduaren 15a baino lehen, helbide honetara: dh@hitza.eus.
Eskatzen da:
Unibertsitate mailako ikasketak: Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketina edo antzeko ikasketak.
Marketin ezagutza espezifikoak edukitzea: Social media marketinaren ezagutza, email marketinarena, Web posizionamenduarena.
Analitika eta datuen neurketarako tresnen ezagutza.
Komunikazio, marketin eta sustapen lanetan izandako eskarmentua baloratuko da.
Big Data ikasketak eta ezagutza aintzat hartuko dira.
Izaera dinamikoa, harremanetarako gaitasuna eta ekimena.
Euskaraz ondo jakin (gutxienez EGA maila) eta ondo komunikatzea.
Donostian bizi edo ingurua ongi ezagutzea.
Eskaintzen da:
Lanaldi osoko lan kontratu iraunkorra.
Lantokia Donostian.