Euskararen Eguna asteburuan ospatuko dute Parte Zaharrean
Abenduaren 3an Euskal Herriak Euskararen Eguna ospatuko du, eta Donostiako auzoetan badira jaiarekin bat egiteko egitasmoak prestatzen hasi direnak. Parte Zaharrean, asteburuan zehar egingo dituzte ospakizunak, ostiraletik igandera bitarteko egitarauarekin. Txaranga, kantujira, bertso bazkaria, haurrentzako ekitaldiak, kontzertuak, antzerkia… Auzokideek euskaraz gozatzeko aukera ugari izango dituzte egun horietan zehar.
Jarraian, Parte Zaharreko Euskararen Egunaren egitarau osoa:
Azaroak 29, ostirala
- 20:30. Aurresku txaranga Ikatz kaletik.
Azaroak 30, larunbata
- 12:00. Kantujira Konstituzio plazatik.
- 12:00. Erraldoiak kaitik.
- 14:00. Talde argazkia Konstituzio plazan.
- 14:30. Bertso bazkaria Arrano elkartean. Bertsolariak: Miren Artetxe eta Oihana Bartra. Prezioa: 15 euro, eta 10 euro langabetu eta ikasleentzat.
- 19:00. Agur Xiberua ekimena Ikatz kaletik: dantzak, kantak…
- 22:00. Mugan taldearen kontzertua Arrano elkartean.
- 00:00. Mikel Kartonen kontzertua Herria tabernan.
Abenduak 1, igandea
- 16:30. Haur jolasak Haraino taldearen eskutik Konstituzio plazan.
- 17:30. Txokolate jatea Konstituzio plazan.
- 19:00. Eltxoak eta ez dator inor antzerkia San Jeronimo kaleko kriptan, Amaia Irazabalen eskutik.