Jokin Aperribay herri kurduaren aurkako erasoan parte hartzen ari dela salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Donostialdeko herri kurduarekin elkartasun taldeak deituta, Turkia hiltzaile, Aperri laguntzaile, arma salmentari ez! lelopean elkarretaratzea egingo dute larunbatean, hilaren 30ean, Anoetan. Jokin Aperribay Realeko presidentea eta SAPA Placencia arma enpresako zuzendaritzako kideari zuzendutako elkarretaratzea izango da, Turkiako armada Rojavako “sarraskian” erabiltzen ari den Leopard 2 tankeak bere enpresako teknologia duelako. Horretaz gain, Eusko Label Armak Gerrarako plataformaren arabera, SAPA Placencia enpresak 47.658.050 euroko diru-laguntza publikoak jaso zituen 2008 eta 2013 urteen artean, Espainiako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Hori guztia salatuko dute larunbatean Anoetan, 17:30ean.