Presoen aldeko mobilizazioa egingo dute Donostian, Sarek deituta
Azken urteetan egin moduan, presoen aldeko nazio manifestazio bateratua deitu du Sarek Bilbon, urtarrilaren 11rako, Atera bidera orain presoak lelopean. Hala ere, manifestazioaren aurretik mobilizazioak antolatu dituzte lau hiriburuetan. Donostiakoa abenduaren 28an izango da, Iruñekoa eta Gasteizkoa 21ean, eta Bilbokoa abenduaren 27an izango den bitartean.
Era berean, hainbat datu gogoratu ditu Sarek. Azaldu dutenez, 142 euskal preso etxetik 600 kilometro eta 1.110 kilometro arteko eremuan daude, eta 42 euskal preso 600 kilometro eta 400 kilometro arteko eremuan. Gainera, Espainiako Estatuko kartzeletan gaur egun dauden 25 emakumeetatik 12 bakartuta daudela nabarmendu dute, eta bost seme-alabekin daudela espetxean. Horren harira, 104 haur motxiladun daudela azpimarratu dute, hau da, ama edo aita (edo biak) espetxean dituztenak. Bestalde, 21 presok gaixotasun larriren bat dutela ere azaldu dute. Horregatik guztiagatik, gaur egungo espetxe politika behin betiko bertan behera uzteko garaia dela aldarrikatu dute.