Samuel Serrano izango da Donostiako Cante Flamenko XIX. Lehiaketako gonbidatu nagusia
Antzoki Zaharrean izango da aurten ere, Donostiako Cante Flamenko XIX. Lehiaketa, eta, saioaren ostean, Samuel Serrano artista gonbidatuaren eta Carmen Cepero flamenko-dantzariaren emanaldia izango da. Larunbatean, azaroaren 30ean, izango da, eta 19:00etan hasiko da. Camelamos Adiquerar elkarteak sortu eta antolatutako txapelketak, hemeretzi urte daramatza tokiko flamenko kantarien lana bultzatzen, eta cantearen balioak gurean hedatzen.
Lehiaketan bederatzi artistak hartuko dute parte: Alba Bazanek (Sanlucar de Barrameda), Patricia Mateosek (Caceres), Jesus Pinedak Lucena (Kordoba), Victor Palaciosek (Bartzelona), Pablo Padillak (Jerez de la Frontera), Fernando Vazquezek (Irun), Rocio La Serranok (Sevilla), Carmen Ruizek (Malaga), eta Trianak (Sevilla).
Samuel Serranori buruz, antolatzaileek honakoa esan dute: “Chipionako harrobi flamenkoaren itxaropen handia da. Cante ijitoak eman duen ale gazte hau Agujetastarren jatorrikoa da, Tio Juan Talegaren metala gogorarazten ditu bere ahots beltz, gordin eta arrazialeko cantean”.
Sarrerak han bertan eta Donostia Kulturaren webgunean erosi ahalko dira 12 euroren truke.