Gabonetako azokaren irekiera ekitaldiak eraginak izango ditu hirian
Gabonetako azokaren inaugurazio ekitaldia egingo du Donostiako Udalak larunbatean, hilaren 30ean. 18:00etan izango da, eta dekoraziorako jarri dituzten argiak pizteaz gain, su artifizialak botako dituzte Maria Kristina zubitik. Ondorioz, zubia itxita egingo dute, oinezkoentzat, zein ibilgailuentzat, 16:45etik 19:15era.
Bestalde, Dbusen autobus zerbitzuetan ere aldaketak egongo dira, hain zuzen, 16:45etik 18:30era gutxi gorabehera. Hain zuzen, aldaketak izango dira 17 Gros-Amara-Miramon, 24 Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo eta 45 Renfe-Bus Geltokiak-Antigua-Aiete lineen ibilbideetan.
- Amara eta Antigua alderantz: Iparraldeko geltokian gelditu ondoren, Federico Garcia Lorcatik joango dira autobusak Mundaiz zubiraino. Gernikako Arbolatik bueltatuko dira, eta Foru pasealekutik eta Valentin Olano kaletik aurrera, ohiko ibilbideak berreskuratuko dituzte. Geltoki guztiak mantentzen dira.
- Gros alderantz eta Erdialderantz: ohiko ibilbidea egingo dute.