Lan hitzarmena eskatzeko protesta egin dute Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek
Hitzarmenik gabe biluzik gaude! lelopean elkarretaratzea egin dute goizean, Gipuzkoa plazako aldundiaren eraikinaren aurrean, Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek. 2018ko irailean hasi ziren txandakako grebak egiten, eta hilabeteko greba deitu berri du ELA sindikatuak, eta CCOO eta LAB sindikatuak batu dira gaur.
Sektoreko soldata arrakalarekin bukatzea da langileen grebalarien nagusia, izan ere, langile gehienak emakumeak dira, eta %30ekoa gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala hori. Horregatik, “matxismoarekin eta prekarietatearekin” bukatzeko lan hitzarmen bat ari dira eskatzen, 5.000 langileri eragingo liekeena.