Berdintasun sailak Urrezko Danborra Woody Alleni ez ematea gomendatu du
EH Bilduk jakinarazi duenez, 2020ko Urrezko Danborra eskuratzeko hautagaitzei buruzko bi gomendio egin ditu Donostiako Udaleko Berdintasun sailak. Batetik, azken hiru hautagaien artean, gutxienez, emakume bat sartzea gomendatzen du. Eta bestetik, zehazki eskatu dute Woody Allen zinema zuzendaria azken hirukotetik kanpo uztea.
“Urrezko Danborra bezalako sari batek, eskubide bat ez izanik, ezinbestekoa ez izanik, baizik eta ohorezko ibilbide bat aintzatesten duen saria, ezinegona eta mina sor dezake saritutako pertsonaren balizko biktimengan”, dio Berdintasun sailak.
Eneko Goia alkateak harrera ofiziala egin zion Alleni uztailaren 9an, eta EH Bilduk uko egin zion harreran parte hartzeari