Feministaldiko egitaraua prest dute
XIV. Feministaldia egingo dute aurten, abenduaren 8, 9, 12, 13 eta 14an, Pilulak lelopean. Hainbat film proiekzio eta hitzaldi egongo dira aurtengo Kultura Feminista Jaialdian, Tabakaleran eta Kontadores Zentroan, eta Mogambo aretoan egingo dute jaialdiaren itxiera festa, La Basu, Folkaraokea eta Sobria & Serena artistekin. Jarraian, jaialdiko egitarau osoa:
Abenduak 8, igandea (Tabakaleran):
- 17:00etan, manifestu filmiko feministen proiekzioak, Marga Almirallen aurkezpenarekin: Cosas de mujeres (Rosa Martha Fernandez, Mexiko, 1987), Pond & waterfall (Barbara Hammer, AEBak, 1982) eta Cosmetic emergency (Herbehereak, Kanada, 2008).
- 19:00etan, L’aggetivo donna (Colletivo Feminista Cinema-Roma, Italia, 1971) filma.
Abenduak 9, astelehena (Tabakaleran):
- 18:00etan, ZAURIA(K). Eromena. Gorputzak. Feminismoak. proiekzioa eta solasaldia. Zuzendariak: Maier Irigoien, Isabel Saez eta Iker Oiz.
Abenduak 12, osteguna (Kontadoresen):
- 18:30ean, hitzaldia, Nancy Garin ikertzailearekin: Bizitzaren farmakologizazioaren aurrean “ongi bizitzearen” formak, GIB eta ihesaren aurkako mugimenduak.
- 20:00etan, Gunea ekintza, Susana Talayero eta Leire Aranberri artistekin.
- 20:30ean, Non human sex performancea, Quimera Rosarekin.
Abenduak 13, ostirala (Kontadoresen):
- 18:30ean, hitzaldia, Iraitz Agirre antropologo feministarekin: XIV. mendea aztergai. Genealogia feminista baterako gakoak.
- 19:30ean, hitzaldia, Marta Malo itzultzailearekin: Heziketa des/ordenak.
- 20:30ean, Patricia Pardo konpainiaren antzerkia: CUL KOMBAT. Gorputza eta kontrola. Gorputza eta generoa. Gorputza eta indarkeria.
Abenduak 14, larunbata (Kontadoresen):
- 12:00etan, hitzaldia, Irene Arrarats: Euskaldunok erotasunaren argi-itzalean.
- 13:00etan, mahai-ingurua, Sam Fernandez eta Diego Marchanterekin: Bitasunetik at, praktika artibistak.
- 15:00etan, siesta kolektiboa.
- 16:00etan, mahai-ingurua, Sabrina Sanchez eta Tere Maldonadorekin: Prostituzioa: elkarrizketa eta etika feminista.
- 18:00etan, mahai-ingurua, Maria Zapata, Susanna Minguell eta Marta Plazarekin: Buru osasuna eta feminismoak: zaurgarritasuna potentzial gisa.
- 19:30ean, antzerkia, Miren Gaztañaga eta Iraia Eliasekin: Agur eta dolore (Amancay Gaztañaga).
- 22:00etan, festa: La Basu, Folkaraokea eta Sobria & Serena Mogambo aretoan.