Antimilitarismoari buruzko solasaldia, Edurne Elizondorekin
Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian (Txalaparta, 2011) liburuaren egilea da Edurne Elizondo. Belaunaldi berriei mugimendu haren berri ematea, borroka hori irabaztearen garrantzia azpimarratzea eta antimilitarismoak duen gaurkotasuna plazaratzea dira ikerketaren helburu nagusiak. Asteartean, abenduaren 3an, Bake Ekintza Antimilitaristak gonbidatuta, bere liburuaren inguruko solasaldia egingo du. Koldo Mitxelena Kultur Etxean izango da ekitaldia, 19:30ean.
Hurrengo egunean, abenduaren 4an, antimilitarismoarekin lotutako beste ekitaldi bat izango da Koldo Mitxelenan. Guía para no colaborar con la financiación de armas eta De la Banca Armada a la Banca Etica liburuak aurkeztuko dituzte 19:30ean. Jordi Calvo Centre Delaseko kideak eta Peru Sasia Europako Banka etikoa eta alternatiboaren Federazioko presidentea izango dira hizlariak.