Aurrekontu proiektua herritarrei aurkezteko bilera irekia egingo dute asteazkenean
Hilaren 4ean Donostiako Udalak 2020ko Aurrekontu Proiektua aurkeztuko du udaletxeko udalbatzar aretoan, 19:00etan. Herritar guztientzako irekia izango da, eta aretora sartu ahal izango dira Alderdi Ederreko atetik.
Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkari Jaime Dominguez-Macayak eta alderdi bakoitzeko bozeramaileek egingo dute aurkezpena.
Donostiako Udalaren 2020ko aurrekontu kontsolidatua urrian aurkeztu zuten Dominguez-Macayak eta Eneko Goia alkateak. 432.540.636 eurokoa izango da, 2019koa baino %7,5 txikiagoa. Abenduaren 19ko udalbatzarrean aurrekontu proiektua udalbatzak onartzea aurreikusten du udalak.