Klima aldaketari aurre egiteko neurriak eskatu dituzte
Ia 200 lagun kalera atera dira bizikleta gainean, eta hiriko kaleak zeharkatu dituzte klima aldaketaren aurkako aldarria zabaltzeko.
Donostian ere, beste hainbat hiriburutan egiten duten moduan, klima larrialdi egoera ezartzeko eskatu dute bizi martxa baten bidez. Igande goizean atera ziren, eguraldi ona eta musika lagun. 10 kilometroko ibilbidean zehar mugikortasun iraunkorraren aldeko aldarria zabaldu zuten, eta klima larrialdiari aurre egiteko neurri zehatzak hartzeko exijitu diote udalari. Izan ere, motordun ibilgailuen ondorioz, berotegi efektuko gasek gora egin dute.
Kalapie Txirrindularien Elkartea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Balazta, Extintion Rebellion, Fridays For Future eta Greenpeace izan dira bizi martxaren antolatzaileak. Hiri bizigarriak aldarrikatu dituzte, eta horretarako, ezinbeztekotzat jo dute motordun ibilgailuen erabilera murriztea. Hiriko errepide guztietan autoen abiadura murriztea –kutsadura murrizteko eta segurtasuna handitzeko–, bidegorri sarea hobetzea, berdegune gehiago sortzea, peatonalizazio gehiago eta eskola inguruetan segurtasuna hobetzeko eskatu dute, besteak beste.