'Ez, eskerrik asko, Gladysen leihoa' proiektuari aparteko diru-laguntza bat emango dio udalak
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa proiektuari aparteko diru-laguntza bat ematea. Horretarako, udaleko Diru-laguntzetarako 2017-2019ko Plan Estrategikoa eta 2017-2019ko Plan Estrategiko Bateratua aldatzea onartu dute, hor aparteko diru-laguntza hori txertatzeko. Izan ere, udalaren arabera, “lan hau balio handikoa izan daiteke erakundeentzat, eta interes handia du herritar guztientzat eta gizarte osoarentzat, bereziki donostiarrentzat, sentsibilizazio tresna gisa, biktimen aitortza, babesa eta elkartasuna sustatzeko eta herritarrak bakearen, askatasunaren eta bizikidetzaren aldeko borrokan engaiatzeko”.