Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren eraikina egingo dute Eskusaitzetan
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Eskusaitzetako 10.537 metro karratuko lursail baten administrazio emakida Gipuzkoako Foru Aldundiari ematea, han Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren eraikina egiteko. 75 urteko epe luzaezina izango du emakidak, eta 382.009 euroko kanona izango du. Era berean, batzordeak onartu du zonalde bereko 10.000 metro karratuko lursail bat bi milioi euroan aldundiari saltzea, han Elektromugikortasun Poloa ezartzeko.