Joan den Euskaraldiko bizipenak eta datorrenari begirako itxaropenak partekatu dituzte Zuloaga plazan
Iazko Euskaralditik urtebete pasa dela eta hurrengorako beste urtebete falta dela gogoratzeko, Bagera elkarteak eta Donostiako Udalak kale-ekintza bat egin dute Euskararen Egunean, Zuloaga plazan. San Telmo Museo barruko Mintzodromoan parte hartu duten herritarrekin batera egin dute ekitaldia, eta hauek hainbat ohar zintzilikatu dituzte eraikinaren kanpoan kokaturiko egituran.
Papertxo horietan, joan den Euskaraldiko bizipenak eta datorrenari begirako itxaropenak partekatu dituzte: “Hurrengo Euskaraldian ahobizi izatea”, “Gazteen artean euskara gehiago entzutea”… Herritarrek amaituta, udaleko zinegotziek agerraldia egin dute plazan, haiek ere euren oharrak zintzilikatzeko.