Mintzodromo jendetsua egin dute San Telmo Museoan Euskararen Eguna dela eta
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bagera elkarteak Mintzodromoa antolatu du San Telmo Museoko elizan.
Goizean, hiriko euskaltegietako 80 bat ikaslek bat egin dute egitasmoarekin, launakako mahaietan eserita eta elkarteko bidelagunen laguntzarekin. Han, ordubetez aritu dira hizketan, proposaturiko hiru gai landuz eta euskaraz mintzatzeko duten gaitasuna erakutsiz.
Mintzanet egitasmoko kideak ere elizan dira, mintzapraktika Internet bidez egiteko ordenagailuekin, eta horri esker, Argentinako bi kidek Mintzodromoan parte hartzeko aukera izan dute. Ariketan zehar, Bagerak hiru hizketagai proposatu dizkie parte-hartzaileei: museoaren Euskara ibiltaria erakusketa, Mintzanet eta Mintzalaguna egitasmoak eta Euskaraldia.
Jarduera bukatuta, elizan bildutakoak museoaren sarreran elkartu dira Euskaraldiarekin loturiko kale-ekintza bat egiteko.