Rock eskola Egiako ikasleentzat
Pelax talde donostiarrak Aitor ikastola eta Maria Reina ikastetxeko ikasleentzako kontzertu bat eman dute Egian, Gazteszenan.
Egiako hainbat ikaslek ohiko eskolak albo batera utzi dituzte kontzertu berezi batera joateko. Euskararen Egunaren harira, Pelax talde donostiarraren zuzeneko bat ikustera joan dira Gazteszenara. Auzoko Maria reina ikastetxeko eta Aitor ikastolako ikasle eta irakasleak izan da Pelaxen publikoa.
Laukoteak aurten egin dituen abestiak entzuteko aukera izan dute, eta Iñaki Rifaterra artista ere lanean ikusi dute, margotzen, musika entzun bitartean pintatzen aritu baita mihise handi batean. Telmo Trenor ere izan da musikariekin agertokian, berak ere parte hartu baitu Pelaxen lan berrian.
Gustura izan dira taldekideak, baita ikasleak ere. Lasai eserita egon dira batzuk, eta beste batzuk saltoka eta dantzan aritu dira, rockaren erritmoan. Bukaeran, denak gerturatu dira musikari eta sortzaileak agurtzera, eta musika tresnak gertuagotik begiratzera.