Urrezko Danborra aukeratzeko gaitasuna herritarrei itzultzea eskatuko du EH Bilduk
Realeko emakumezkoen futbol eta hockey taldeak zoriondu dituzte, prozedura aldaketa gaitzetsi duten arren.
Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak erabaki du 2020ko Urrezko Danborra. EH Bilduk hiru izen proposatu ditu sarirako, eta gero horien artean herritarrei erabakitzeko aukera ematea proposatu du. Ordea, EAJ, PSE-EE eta PP kontra agertu dira. Hiru alderdien bozeramaileek hartu dute azken erabakia.
Urrezko Danborra aukeratzeko prozeduran “atzerapauso erraldoia” eman dela berretsi du EH Bilduk. “Iaz 3.666 donostiarren artean erabaki zena hiru kargu politikoren artean erabaki dute aurten. Izan ere, orain arte udal taldeon lana hiru izen aukeratzera mugatzen zen, eta gero azken erabakia herritarren esku uzten zen”.
Udal gobernuak prozedura aldatu du aurten, eta aurrerantzean baldintza bat jarri dute herritarrei galdeketa egiteko: “Urrezko Danborra aukeratzeko galdeketa soilik egingo da bozeramaileen batzordean udalbatzako ordezkaritzaren bi herenen arteko adostasunik ez bada lortzen”.