Bertso emanaldia egingo dute San Martin merkatuan asteburuan
Bertso emanaldia egingo dute larunbatean, hilaren 7an, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio bertsolariek Erdialdeko San Martin merkatuan, 20:00etan. Ordu erdi inguru iraungo du saioak, eta Amaia Agirre izango da gai jartzailea.
2015ean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako irabazlea izan zen Gaztelumendi, eta datorren larunbateko finalerako sailkatuta dago. Lujanbio 2003an izan zen Gipuzkoako txapelduna, eta 2009an eta 2017an irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia.