Matigoxotegi futbol zelaia berritu dezatela eskatzeko manifestazio bat egin dute
Kostkas futbol elkarteak deituta, dozenaka herritarrek protesta egin dute gaur Egiako kaleetan zehar, udalari Matigoxotegi futbol zelaia berritu dezala eskatzeko. Zelaiaren belar artifiziala zeharo hondatuta dago, eta elkarteko kideek urteak daramatzate hura aldatzeko eskatzen.
Azaroaren 9an protesta bat egin zuten Matigoxotegin, eta 21ean, berriz, Matigoxotegi noizko? lelopean elkarretaratzea egin zuten udaletxearen aurrean, hilabeteko udalbatzarra egiten ari ziren bitartean. Oraingoan manifestazio bat egin dute, futbol zelaitik Tabakalera, eraikinean egiten ari ziren Gipuzkoako Kirolaren urteko galarekin bat egiteko.
Joan den astean, Irutxuloko Hitzak Matigoxotegi futbol zelaiari buruzko erreportajea argitaratu zuen, Kostkaseko eta udaleko ordezkarien adierazpenak jasota.